XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Akesolok lanik ugari, bere izen abizenez lotuak argitara arren, beste hamazazpi izenorde firmatzat erabilia dogu.

Lanen mordo hori... itzulpenak eta Hiztegia izan ezik, udabarri honetan, liburu handi bitan argitaratuko deutsoez.

1927 urtetik 1988 arte, 320 idatzi inguru.

Hiztegia, 9 liburuki, 16 urteko saila, izan dau buztarririk astunena, berez luzea ta azkenik ez dauana dalako.

Hiru lagunek erabilen zeregina, harrezkero, zelanbaiteko beste laguntasunez, berak izan dau osorik eskeini ahal izateko zoria, nekea ta grazia.

Linok euskerea landu dabenean ezaguera sakon zabala dau.

Idazleetarik bakotxak berak zein gai ikutu ta mamurtu dauan, ta zelako hizkerea eratu ta erabili.

Ganera zelan, artez ta egokitasunez ala trakets eta baldarkiro.

Arean, ikerketak edozein euskalkitan egin ditu.

Linoren prosa argia da, ulerterreza, jatorra, zalantzarik bakoa, oztoporik bage, irradan joan dana.